URDAZUBI / URDAX

HERRIA

Urdazubi herria Nafarroako iparraldean kokaturik dago, 500 biztanle ditu eta itsas mailatik 90 mko altueran kokatzen da. Frantziako muga ondo-ondoan du eta kantauriko kosta ez da urrun gelditzen. Urdazubik duen gauzarik ederrenetariko bat ingurua da, bere mendi eta paisai berdeekin. Gure bisitariek bertako janariarekin ere aunitz gozatuko dute, hala nola inguruko etxalde eta baserri ederrekin. Dantxarinea auzoa hurbil dago, bere denda, jatetxe, ostatu eta mota guzietako bentekin.

Herria XV. mendearean inguruan sortu zen, San Salbatore monasterioaren menpe. 1774. urtean bereiztea lortu zuen eta herri libre bezala gelditu zen. Urdazubiko biztanleria herrian bertan eta honek dituen 5 auzoetan barna banatzen da: Alkerdi, Dantxarinea, Landibar, Leorlas eta Tejeria.

Ingurune hau zokogune handi batean dago, Ugarana errekak gurutzatuta; hortaz Urdazubi eta inguruko bertze herrietan leze edo haitzulo aunitz dago. Urdazubin, Ikaburuko lezeak dira ezagunenak, Leorlas auzoan.

ARGAZKIAK

Arrow
Arrow
PlayPause
Shadow
ArrowArrow
Slider

Urdazubin dagoen bertze gauza interesgarri bat errota da. Ustez monasterioko monjek sortu zuten, eta gaur egun oraindik martxan dago. Hemendik heldu da herriaren izena Ur + Zubi. Arto eta gari pikorrak ehotzeko erabiltzen da, gero ogia edo taloak egiteko. Uraren indarra aprobetxatu egiten da errotarriak mugitzeko. 1901 urtean adibidez, Urdazubi eta Ainhoa herrietako argi indarra hemendik zetorren.

Egun, berriki konpondua dagoen errota hau bisitatzen ahal da. Ikaburuko lezeetan aurkituko duzu prezio, ordutegi etabarrei buruzko informazioa.

Bai herrian nola inguruetan izugarrizko etxe ederrak aurkitzen dira, gehienak beren armarriekin eta aunitz indianoengatik eraikiak.

Ingurunean hainbat ibilbide eta bidexenda dago, ateraldi ezberdinak egiteko aukera ematen dutenak. Alkurruntz, Peña Plata eta Mondarrain dira ondoan dauden mendi ezagunenak.

Sara eta Zugarramurdi herriak Urdazubitik hurbil daude, biak derrigorrez ikusi beharreko lezeekin. Guzi hau kontutan izanik dudarik gabe merezi du Nafarroako Pirineotako alderdi honetara etortzea, lasaitasunaz eta edertasunaz gozatuko duzu eta.

LOTURA INTERESGARRIAK

Si continuas utilizando este sitio, aceptas el uso de las cookies. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar